Lander: Ahotsa / Veus / Voces / Vocals
Alex: Gitarra / Guitarra / Guitar
Martin: Gitarra / Guitarra / Guitar
Oier: Baxua / Baix / Bajo / Bass
Manex: Bateria / Drums
EUS/
Brigade Loco 2017. Urtean Bergaran (Gipuzkoa, Euskal Herria) sortutako musika taldea da. Manex (Bateria), Alex (Gitarra), Mikel (Gitarra), Oier (Baxua) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute. Lehen hirurentzat lehen taldea izan arren, Lander eta Oier Gipuzkoako Oi! Mugimenduko talde desberdinetan ibiliak dira, aipatzearren, Cold Revenge, Strikers…
Hala ere, boskotea PunkRock doinuetan murgildu, eta lehen maketako 2 abesti kaleratu zituzten 2018 hasieran. Entzulegoaren erantzuna oso ona izanik, 12 abestiz osaturiko lehen diska grabatzeari ekin zioten, Iruñeako Sound of Sirens estudioan, Julen Urzaizen eskutik. Disko honetan Fiachras taldearen “Solo pero en control” bertsioa grabatu zuten.
“Ekintzek dute hitza” izeneko lehen lan luze horrek arrakasta izan zuen Euskal Herri mailan, eta kontzertu esanguratsu asko jo zituzten, esaterako; 40 Minutu Rock, Gasteiz Calling, Hatortxu Rock, Jimmy Jazz Aretoa, Totem Aretoa, Razzmatazz Aretoa, Doka Aretoa, San Agustin Kulturgunea… Bai eta mundu mailako zenbait talde handirekin oholtza partekatu ere, aipatzearren; Cock Sparrer, Cockney Rejects, The Exploited, 2 Minutos...
Kontzertu eta bira ezberdinen erdian “Bultzada” Anoetako harmailaren singlea ere kaleratu zuten. Honek Errealeko zein Euskal Herriko zaletu asko erakarri zituen.
Lehen diskak eragindako zurrunbilo horrek Euskal Herriko txoko ugari ezagutzeko aukera emateaz gain, atsedenaldi bat hartu eta 2. Diska prestatzeko unea iritsi zitzaien. 2. Hau 2020an argitaratu zuten, “Amets bati lotuta” izenpean. Lan honetan ere bertsio bat sartu zuten, Nealta Folaren “Itxaropen arnasa”. Grabaketa lanak Iruñeako Sound of Sirens estudioan egin zituzten, Julen Urzaizen eskutik, baina oraingo honetan, nahasketa eta masterizazioa Bartzelonako Ultramarinos Costa Brava estudioan burutu zituzten, Victor eta Santiren eskutik.
Tamalez, Covid-19aren pandemiak aurreikuspenak okertu zituen, eta diska berriaren kaleratzea eta aurkezpen data atzeratu egin behar izan zituzten. Taldeak tinko mantendu du bere lan egiteko filosofia. Autogestioari eutsi dio, baina hainbat disketxerekin harremanak mantentzen ditu, batzuetan elkarlanera iritsiz.
2022. urtean Azione Diretta talde italiarraren eskutik split bat atera zuten. “Borghetti Crew” deituriko split honetan talde bakoitzak 5 abesti sartu ditu. Bitxikeri moduan, talde bakoitzak, beste taldearen abesti bat bertsioneatu du. Brigade Locoren grabaketa eta masterizazioa Sound of Sirens estudioetan egin zen oraingoan ere. Binilo formatuan ere eskuragarri dago lana, eta biniloen edizioetarako Tough ain’t enough eta Kaset zigilu lokalak zein Motorcity zigilu italiarrarekin egin dute lan.
Azken bi urte hauetan aldaketa txiki batzuk eman dira taldean. Mikelek gitarjole izateari utzi eta bere lekua Martinek hartu du.
Europara irteera batzuk eginak dira baita ere, Alemania zein Italiako leku ezberdinetan ikusi ahal izan ditugu eta Anoetako estadioan, Realaren eta Romaren Europa Leagueko norgehiagokan ere jotzen egon dira.
CAST/
Brigade Loco es un grupo formado en Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) en el año 2017. Lo componen Lander (voz), Oier (bajo), Alex (guitarra), Martin (guitarra) y Manex (batería). Es un grupo que canta mayormente en su lengua, el euskera.
A pesar de que su camino se ha forjado mayormente en el circuito vasco, con el tiempo han ido presentándose ante el público en diferentes lugares del estado español y en diferentes lugares de Europa.
Por el camino han tocado tanto con diferentes e innumerables grupos vascos a la vez que han podido compartir escenario con grupos referentes mundialmente en la escena punk-rock, tales como Cock Sparrer, Cockney Rejects, The Exploited… También han pisado escenarios importantes como el del Azkena Rock o el Gasteiz Calling.
Hasta el presente cuentan con dos discos autoproducidos. El primero “Ekintzek dute hitza” (2018) y el segundo “Amets bati lotuta” (2020). Su último trabajo ha sido un split con los italianos Azione Diretta titulado “Borghetti Crew” (2022) y han contado con la ayuda de diferentes sellos para la producción de los vinilos.
ENG/
Brigade Loco is a Basque punk rock band that was born in 2017 in Bergara (Basque Country) and is formed by Manex (drums) Mikel and Alex (guitars) Oier (bass) and Lander (vocal).
They firstly recorded a couple of songs at the beginning of 2018 in a friends loft which had a great approval overall and then started recording their first album in the Sound of Sirens studio in Iruñea/Pamplona by Julen Urzaiz.
This first album “Ekintzek dute hitza” had a great success in the Basque Country and they played in some important venues such as 40 Minutu Rock, Gasteiz Calling, San Fermin fiestas or in some well known places like Jimmy Jazz Aretoa in Gasteiz, Totem Aretoa in Iruñea or Razzmatazz in Barcelona. They shared gigs with great punk rock bands as well as Cock Sparrer, Cockney Rejects, The Partisans, The Exploited, Deskontrol, Crim…
In 2019 they recorded “Bultzada'' , a single based on the stands of Anoeta Stadium of Real Sociedad, a song that had a great success among the Real Sociedad fans and which is broadcasted in every football match at the stadium.
Having had a lively couple of years they went for their second album “Amets bati lotuta” which was recorded in the Sound of Sirens studios and the mix and master were done in the Ultramarinos Costa Brava studios in Barcelona by Santi and Victor.
They were about to publish the album and start the presentation tour when Covid-19 pandemic paralized everything. They had to postpone the publication and presentation of their second album for some months.
Nowadays, they are playing some gigs with the new health measures but they remain as fresh as at the beginning.